Thierry Biscary
BIOGRAFIA
Hainbat taldeetan (Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere lehen bakarkako lana 2018ko apirilean argitaratzen du kantari behe nafartarrak.
Manez eta Kobreak disko horretan bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu. Lurrarekin eta komunitatearekin duen harremana aipatzen dute kantuek.
2020an Muda izeneko disko berri bat plazaratzen du, lehen aldiz bere izenean. Lan horretan muda zentzu zabalean aipatzen du: bilakaerak eta iraultzak, bakoitzak pairatzen edo hautatzen dituen aldaketak.