Amaren Alabak
BIOGRAFIA
Amaren Alabak 6 emakumek osatutako taldea da: Maider Bedaxagar, Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar. Zuberoan sortuak, elkarrekin abesten dute 11 urte zituztenetik, berezko unibertso bat sortuz, euskaraz, portugesez, aragoieraz edo italieraz, kantu tradizionalen erakargarri.
Kantua da euren instrumentu bakarra eta dantzak laguntzen die askotan, antzinako doinuei kadentzia emanez.