Oreka TX

BIOGRAFIA

Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997. urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen, bai bere musikaltasunarekin eta bai eraikuntzako materialekin esperimentatuz (jatorrizko egurretik harria, teila, banbua … izotza ere!), txalapartaz gozatzen eta goza arazten, azken finean.

Gaur egun Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute Oreka TX taldea. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute.

Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.

Kolaborazio, sari eta errekonozimenduen gainetik, Oreka TXentzat plazerra izan da beti txalaparta bidaide izanda, munduan zehar euskal unibertso anitz eta koloretsua zabaltzea.

orekatx-web
OREKA TX copia

DISKOGRAFIA

  • Quercus Endorphina, Elkarlanean (2001).
  • Nömadak TX, Txalap.art (2006).
  • Silex, Txalap.art (2014).
  • Kukai Dantza Konpainia
  • Kalakan
  • Kepa Junkera
  • Aziza Brahim
  • La Bottine Souriante
  • Orquesta Sinfónica de Euskadi
  • RAI National Synphony Orchestra
  • Carlos Nuñez
  • Manu Dibango

Lehenengo lerroko artistekin jotzeko aukera izan dugu

ELKARLANA

  • Katia y Marielle Labèque
  • We are Standard
  • Bongar
  • Amaren Alabak
  • Häkon Konstad
  • Benjamin Taubkin
  • Häkon Konstad
  • Khusugstun
  • Alasdair Fraser – Skydance
  • Joji Hirota
  • Taraf de Haidouks
  • Hendingarna
  • Hevia
  • Dulce Pontes
  • Pat Metheny
  • Phil Cunningham

PROIEKTUAK

SILEX diska azken urteetan sortutako kantak batzen ditu eta harriaren sonoritatea du ardatz. Kalakan hirukotea, Alos Quartet soka laukotea eta We Are Standard taldearen kolaborazioak aurki daitezke bertan eta euskarazko diska onenaren saria jaso du UFIren Musika Independientearen Sarietan. Silex du izena Oreka TX taldearen hirugarren diskoak. Harrizko txalaparta erabiliz

egin dute, eta Kalakan eta Alos Quartet laukotearen kolaborazioak izan dituzte
zenbait kantatan. Tentuz, mimoz egin dute aurkezpenerako prestaketa, eta sei urte behar izan dituzte lan berria ateratzeko.

15 kanta berri biltzen ditu; Ilargi lore, Baloreak eta Mari kanaki, besteak beste.
Ezaugarri bi aipagarri: txalapartan material berriak erabiltzen jarraitzen dute. Kostaldean bildu eta afinaturiko arbel-harriak, eta makila modura banbu kanabera bi.
Diskoaren bigarren ezaugarria, taldelanean sortutako soinua dela. Silex harria zorroztuz eta afinatuz, txalapartari eta musikariak izan dira. SILEX ikuskizunean OREKA TX taldearen azken zuzenekoa da. Emanaldi honetan
Oreka TXakoak musika tresna desberdinak harrizko txalapartaren inguruan
dantzan jartzen ditu.Ikuskizunaren aurrestrenaldia Vic-eko Mercat de Musica
Vivan eta WOMEXean izan da.

Eta zergatik SILEX?
Silex harria aurrehistorian sua egiteko eta ehizarako tresna zorrotzak egireko
oso baliagarria zen; harria harriaren kontra talka eginez, geziak, aizkorak edota
labanak egin.
Gizakiak, hein handi batean, asko zor dio egun dena. Material hau zorroztuz ikasi genuen bizi erritmoa afinatzen; harria harriaren kontra, talkan, behin eta berriz su-harriaren txispa lortu arte. Talkan ordea, bada sua ez den beste elementu bat, hotsa. Ibilbide horretan hasi ginen hotsa erritmo bilakatzen, erritmoa melodia eta, azkenik, melodiak armonia. Lan prozesu honetan “afilatzetik” afinatzera dagoen bide hori egin dugu, nagusiki, harrizko txalaparta erabiliz.

“Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Ala aurkituko ditu soinu berriak. Nömadak TX mugitu egiten diren musikari biren istorioa da. Aldean txalaparta daramate, besteak ez bezalako musika tresna bat, soinu egiteko pertsona bi behar dituena. Euren bidaian India, Laponia, Sahara eta Mongolia ezagutu dituzte, eta euren musika hango herri nomaden musikarekin fusionatu dute. Izotzezko eta areazko basamortuak zeharkatu, Mongoliako mendietan zaldi gainean ibili, Indiako mendebaldea trenez gurutzatu…
Hori dena egin behar izan dute soinu bila joateko. Aurkitutakoan, beste herri batzuk eta beste pertsona batzuk aurkitu dituzte, denak aldarri berarekin:
Hemen gaude, bizirik gaude, geu gara.”

‘Hostoak’, kantua, musika eta dantza bateratzeko proiektu bat da. Oreka TX, Kukai Dantza Taldeak eta Amaren Alabak abeslari polifonikoak bat egin nahi izan dute elkar arteen arteko elkarrizketa horretan. Azpimarratzekoa da artista horiek guztiak ereduzkoak direla bakoitza bere diziplinan, euskal kulturaren tradiziotik abiatuta bilakatu eta gaur egungo planteamendu garaikideak garatu dituzten neurrian. Ikuskizun eszeniko horren bitartez, musika eta kantua dantzaren inguruan uztartzeko ahalegina egin dute. Zuzenekoan, dantzak musika eta kantuarekin partekatzen du eszenatokia, eta gainera, erronka zail bati heldu behar dio, bi adierazpide horiek beren mugak gaindi ditzatela lortu beharko duelako, mugimenduarekin eta koreografiekin bat eginik.
Hortaz, arte horien mugak hautsi egin nahi dira, guztiak ere moldaerraz bihurturik elkarren arteko jolasean murgil daitezen, beren definizioen muga zorrotzen gainetik. Hala, musika-tresnak dantzaren koreografien parte dira, eta kantari eta musikariek, berriz, txalapartaren makilen antzera egiten dute dantza. Ikuskizunak iraganeko sustraiei begiratzen dio, baina etorkizunari ere begira.

Asmo eguneratzaile horri jarraiki, Oreka TX-eko kideek ‘tututofonoa’ izeneko instrumentua sortu dute, baxuak egiten duenaren antzeko soinu baxua egiten duena. Gainera, Amaren Alabak taldekoen ahots-joko berritzaileak dakartzagu, euskal kantutegia eguneratzean gain Gaztelako eta Okzitaniko hainbat kanta erantsi dituztenak, baita Kukaik dantza tradizionala eta garaikidea uztartzeko sortutako proiektua ere. Horren guztiaren osagarri, zuzenean sortutako hainbat irudi ematen dira aldi berean, ikuskizuna nolabait besarkatu egiten dutenak. ‘Hostoak’ proiektua euskal tradizioan dago sustraitua, baina enbor horretako adarretatik askotariko itxura, kolore eta motatako hostoak sortuko dira, mota askotako sentsazio eta emozioak sortuz eta gogora ekarriz. Zenbait kantu ikuskizunerako propio sortu dira, eta beste zenbait, berriz, kantu tradizionalen moldaketak dira. Besteak beste, Etxahun Iruriren, Xalbadorren, Beñat Mardoren eta Mixel Etxekoparren letrak entzungo ditugu, hainbat gai jorratzen dituztenak.
Duela bi urte hazi zen hazia, 2011ko otsailaren 19ean loratu zen Donostiako Kursaalean. Ordutik ‘Hostoak’ ikuskizuna hiriz hiri ibili da antzoki guztiak betetzen eta publikoaren harrera beroa eta hunkigarria jasotzen.

“Gure Musikari Handiak” euskal herri-musikaren pertsonaia ospetsuenetako batzuk berreskuratzen dituen kale ikuskizun bat da. Diziplina anitzeko proiektu bat da, bertan Les Grandes Personnes konpainia frantsesak euskal musikari profesionalekin batera lan egin duelarik.
Kale ikuskizun honek Euskal Herriko ondare kultural eta musikalaren bost pertsonai historiko berreskuratzen ditu. Egun, herri musikaren tradizioa ezin genuke ulertu beraiek egindako ekarpenik gabe. Gure herri musikaren ezinbesteko kate begiak izan ziren eta beraien lanari esker gaur egun Euskal Herriko folkloreak bere tradizioaren jatorria ulertu eta geroa eraiki dezake.

Ikuskizun honek, balio handiko ondare kulturala utzi ziguten bost musikariak berpizten ditu. Euskal tradizioaren ordezkari diren bost musikari hauek XXI. mendera datoz ikuskizun honi esker. Ikuskizun ibiltari honek, 40 urte atzera eginaz kaleak hartzen dituen errepertorio herrikoi bat aurkeztuko du, gaurkotasunez lagunduriko soinu banda batek alaituta. Proiektu honek Les Grandes Personnes konpainia frantsesak Euskal Herrian egin duen egonaldi bat barneratzen du. Haiekin batera gaur egun euskal herri-musikaren erreferenteak diren musikariak gogorarazten dizkiguten erraldoiak sortu ditugu.
Maurizia panderoarekin, Leon albokarekin, Fasio trikitiarekin eta Pello Zuaznabar eta Ramon Goikoetxea txalapartarekin.

HERRITMO oreka kontzeptutik abiatuta dantza, musika, kantua eta herri kirola eszenaratzen dituen ikuskizuna da. Oreka Tx musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egin nahi izan dute erronka berri honetan. Taula gainera elementu tradizionalak ekarriz, proposamen garaikide bat plazaratzen dute. Horren harira , ikuspegi artistiko batetik landu dira herri-kirolak, beren mugimenduak koreografia bihurtuz eta gure baserrietako lanabesak, soinu tresna modura baliatuz. Esanahi eta balio etnografiko kalkulaezina duten adierazpide hauek plazatik antzokira eraman nahi izan dira, eszenografia, akustika, argiztapen eta jantziak zainduz. Begirada berri honen helburua ez da herri-kirolen izaera ezertan aldatzea edo ordezkatzea, baizik eta adierazpide horiei beste ikuspegi batetik begiratzea gogoeta egiteko eta haien inguruan interesa pizteko.

MULTIMEDIA

HARREMANA

+ 34 943 314 736 | 665 728 252

info@txalapart.com

Artikutza 4, behea 2 20015 Donostia

www.txalapart.com