Oreka Tx, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997.urtean, eta ordu ezgeroztik bere txalapartaren soinua proiektu eta formazio anitzetan entzun ahal izan da. Oreka Tx txalapartari bikoteak, urteak daramatza txalapartak dituen aukera guztiak ikertzen eta zabaltzen. Txalapartarekiko lehen ekarpena modu kromatikoan egurrak eta harriak afinatzen egin zuten, eta horrek lagundurik 2001. urtean “Quercus Endorphina” beren lehen lana argitaratu zuten. Txalapartaren usikaltasunetik haratago, kulturatekotasuna hizpide izan zuen egitasmoa habiatu zuten. 2003. urtetik 2009. urtera Nömadak Tx proiektuan murgilduta egon ziren.
Parte hartu izan duten festibaletako ikuslegoa musika tresna honen ikusgarritasunak txundituta geratu izan da, hala nola musikari biek jotzerakoan adierazten duten energiagatik ere. Bost kontinenteetako festibaletan jo izanagatik, txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman da. Interes honen islada da 2002ko apirilean Japan Airlines konpainiako hegaldietan banatzen dituzten aldizkarietan txalaparta aitzakia gisa erabilita Euskal Herriari buruz argitaratutako erreportaia, azalekoan Oreka Tx azaltzen zelarik.
Nabarmentzekoa da Gasteizeko Jazz Jaialdian Pat Metheny gitarjole estatubatuarrarekin eginiko kolaborazio berezia, bertako zuzendariaren esanetan jaialdiko kontzertu arrakastatsuenetarikoa izan zelarik.
Oreka Tx-ek diska grabaketa desberdinetan hartu du parte. Kepa Junkeraz gain, La Bottine Souriante, Alasdair Fraisier, Phil Cunningham, Oskorri edota Heviak txalapartaren doinuak lau haizetara zabaldu dituzte haien parte hartzeari esker.
Nacho Duato koreografoak Quercus Endorphina-ko sei kantetan oinarrituta “Txalaparta” koreografia sortu zuen berak zuzentzen duen Compañía Nacional de Danza de España-k dantzatu zezan. Madrilgo Teatro Realen estrenekoz aurkeztua izan ondoren, mundu osoko eskenatokietan egin dituzte emanaldiak, haien artean Bilboko Euskalduna Jauregian.
Oreka Tx-ek lehen diska kaleratu eta zuzeneko emankizunak egitearekin batera, Euskadi Gazteak banatzen dituen Talde Berriari 2001 Gaztea Saria irabazi zuten. Urte horretan ere Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak Chicago eta New York-en eginiko aurkezpenetan parte hartu zuten. Ondoren antzeko aurkezpenetan jo izan dute Milanen (2002, 2003 eta 2004), eta Kolonia eta Frankfurt-en (2003). Ordutik Oreka TXako kideek egitasmo ugari burutu dituzte; Hostoak, Herritmo, Gure Musikari Handiak eta Txalaparta Biraka adibidez.