Nortzuk gara

Ikusentzunezkoak eta eszena ikuskizunak

Txalap.art ekoiztetxeak ikusentzunezkoak eta eszena ikuskizunak sustatu eta garatzen dituen kooperatiba txikia da. Tradiziotik abiatuta kulturaren etengabeko berrikuntza eta garapena ditu oinarri.

Musika, ikusentzunezkoak eta arte eszenikoak uztartzen ditu, haiekiko ikerkuntza eta garapena sustatuz.

Bere sorreratik, batez ere, bi esparruetan egin du lan: batetik, ikuskizun eszeniko eta musikalen produkzio, antolakuntza, gestio eta salmentan; “Nömadak TX” “Hostoak” (2010), “Txalaparta biraka” edo  “Herritmo”(2013) . Bestetik,  ikus-entzunezkoen munduan, hiru proiektu handi nagusitzen dira; “Nömadak TX”, “Walls” eta “Pura Vida” filme dokumentalak.

Lortutako esperientziak, beste proiektu batzuk garatzeko eta beste produktora batzuekin lan egiteko balio izan du. Txalap.art-ek bere sorreratik kalitatea kopuruaren aurretik jartzea izan du ezaugarritzat. Hau da eta izango da bere ezberdintasun ezaugarria. Produktora txikia izateko, handien antzeko produktuak aurkeztu ditu.

GURE IKUSKIZUNAK