Walls

Berlingo harresia erortzean, bereizketa harresiak iraganean artxibatu genituen.
Errealitateak justu kontrakoa dio, ordea. Sekula baino harresi gehiago daude, egun. Milaka kilometro hesi, burdin-sare, txarrantxa zein harresi daude planetaren luze-zabal anitzean.
Film honek harresi arras ezberdin hauen alde bietan bizi diren pertsonen zinezko istorioak ditu ardatz. Alde bietan esperantza, beldur, pentsamendu, emozio eta bizirauteko gogo bera konpartitzen dela islatzen duten gertuko kontakizun biziak dira.

Walls-ek hiru harresien inguruan bizi diren zortzi pertsonen istorioak kontatzen ditu. Filma Ameriketako Estatu Batuak – Mexiko, Espainia – Marruekos, eta Hego Afrika – Zimbabweko mugetan filmatu da.

Media (European Program), ICAA, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaularitza eta EITB eta VeoTV (Discovery Max) telebisten laguntza izan du. Bestalde, zine jaialdi internazionaletan ere aurkeztu da: Cannes film festibalak antolaturico “DocsDF” jaialdia eta Donostia Zine Festibaleko Europa – Hego Ameriketako Foroa.

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago