Txalaparta Biraka

Oreka TX taldea, Aititte Ttakun txalaparta taldea eta Zo-Zongo perkusio taldearekin batera, kalejira –txaranga-batukada bitxi hau antolatzen dute, non txalapartek perkusio musika-tresna ezberdinekin bat egiten dute. Bereziki egokitutako karretila gurpildunei esker, txalaparta bere izakera estatikoa alde batera utzi eta baliabide arin eta garraiagarri batean bilakatzen da herri guztian zehar poza eta erritmoa hedatuz. Olatu Talka Jaialdirako prestatutako ikuskizuna da eta Donostia Europar Kultura Hiriburuaren hautaketa ospatzeko eskeini zen ere.

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago