SILEX ikuskizunean OREKA TX taldearen azken zuzenekoa da. Emanaldi honetan Oreka TXakoak musika tresna desberdinak harrizko txalapartaren inguruan dantzan jartzen ditu.Ikuskizunaren aurrestrenaldia Vic-eko Mercat de Musica Vivan eta WOMEXean izan da.
Eta zergatik SILEX?
Silex harria aurrehistorian sua egiteko eta ehizarako tresna zorrotzak egireko oso baliagarria zen; harria harriaren kontra talka eginez, geziak, aizkorak edota labanak egin.
Gizakiak, hein handi batean, asko zor dio egun dena. Material hau zorroztuz ikasi genuen bizi erritmoa afinatzen; harria harriaren kontra, talkan, behin eta berriz su-harriaren txispa lortu arte. Talkan ordea, bada sua ez den beste elementu bat, hotsa. Ibilbide horretan hasi ginen hotsa erritmo bilakatzen, erritmoa melodia eta, azkenik, melodiak armonia. Lan prozesu honetan “afilatzetik” afinatzera dagoen bide hori egin dugu, nagusiki, harrizko txalaparta erabiliz.
FITXA ARTISTIKOA
Musikariak: Harkaitz Martinez de San Vicente, Igor Otxoa, Mikel Ugarte, Iñigo Egia, Juanjo Otxandorena, Mixel Ducau
Argien diseinua: Carlos Solano
Soinuaren diseinua: Mikel F Krutzaga