Pura vida

Annapurnaren, munduko mendi garaienetako baten gailurretik gertu, gizon bat hilzorian zegoen. Haren sokadako lagunak abisua eman ondoren, erreskate lanak hasi zituzten, eta lan horietan hamar herrialdeko hainbat alpinistak parte hartu zuten.Pelikula honetan zehatz-mehatz azaldu dute erreskateak iraun zituen lau egunetan gertatu zena, protagonisten eskutik. Halaber, pelikulak erantzuten dio mundu osoko mendizaleen elkartasuna ikusitakoan sortzen zaigun galderari. Nor da gizon hori ? Iñaki Ochoa de Olza Seguin, Himalaiako alpinistarik onenetako bat. Gailurrez haratago, Iñaki pertsona bikaina zen.Eta hura salbatzeko erreskate lana eta haien bizitza arriskuan jarri zuen jendea ere.
‘Pure Life’ proiektuak 7.400 metroko Annapurnan erreskate baten saiakera  kontatzen du. Lau egunetan zehar munduko bazter guztietako (Kanada, USA, Kazajistan, Errusia, Polonia, Errumania, Ingalaterra, Suitza, Nepal…) mendizaleak elkartzen dira Iñakierreskatatu asmoz, lagun baten bizitza salbatzeko. Iñaki Ochoa de Olzaren lorpenaz gain, Iñaki aparteko pertsona zen.

Mendia, eta bizitza bera, era berezi batean ikusten zuena. Bizitza intentsitatez eta gizatasunez bizi nahi zuena. Berezia izan zen ere bere erreskaterako bere kideek aurrera eraman zuten ekimena. Mundu bazter anitzetik Annapurnara joan eta beraien bizitzak arriskuan jarri Iñaki salbatzeko. Elkartasuna eta gizatasuna oinarrian duen ekimena, bizitza intentsitatez bizitzeko era, hori da ‘Pure Life’ ///Annapurnaren hego-isurialdean, 7.400 metroko altitudean, Iñaki Ochoa de Olza azkenetan dago. Berarekin dagoen kordadako lagunak alarma-oihua ematen du. Eta munduaren beste puntatik, himalayismoaren historian aurrekaririk ez duen erreskatea antolatzen da.

Egin dituen tontorrez harago, Iñaki aparta da.

Halaber, apartak dira haren bizitza salbatzeko erreskate-lanak eta salbamenduan bizitza arriskuan jartzen duten pertsonak.

Haien araua bizitzea baita. Modu posible bakarrean bizitzea:intentsitatez eta zintzotasunez.// En la cara sur del Annapurna, a 7400 metros de altura Iñaki Ochoa de Olza agoniza. Junto a él, su compañero de cordada da la voz de alarma. Y desde el otro lado del mundo se organiza un rescate sin precedentes en la historia del himalayismo. Durante cuatro días una docena de hombres -entre ellos, los mejores montañeros del mundo- de más de diez países se aventuran a rescatarlo.
Más allá de sus cumbres Iñaki es excepcional. También lo son la operación de rescate para salvar su vida y la gente que arriesga la suya por él.
Porque su regla es vivir. Vivir de la única manera posible: intensa y honestamente.

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago