Nömadak TX

Nömadak TX mugitu egiten diren musikari biren istorioa da. Aldean txalaparta daramate, besteak ez bezalako musika tresna bat, pertsona bi behar dituena. Euren bidaian India, Laponia, Sagara eta Mongolia ezagutu zuten, eta euren musika hango herri nomaden musikariekin fusionatu zuten horrela. Izotzezko eta areazko basamortuak zeharkatu, Mongoliako mendietan zaldi gainean ibili, Indiako mendebaldea trenez gurutzatu…

Hori dana egin zuten soinu bila joateko baita ere, euskal musika beste herrietan ezagutarazteko. Ondutako bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko materialarekin gauzatu zen “Nömadak Tx Zuzenean” ikuskizuna. Oreka TX txalapartariak, haien taldeaz lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz. ‘Nömadak Tx Zuzenean’ 2009. urtean estreinatutako ikuskizuna da. . Ikuskizun multimedia konplexua da non irudiak, argiak, musika, munduan zehar aldez aurreti k grabatu direnak eta zuzenean jotzen direnak uztartzen diren. Txalap.art-ek anbizio handiko aurkezpen bira antolatu zuen.

Bartzelonako Auditori-an estreinatu zen gero euskal antzoki nabarmenetan jarraitzeko: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Iruñako Gayarre antzokia eta Biarritz-eko Gare du Midi antzokian. Guzti etan sarrera guztiak saldu ziren eta kritika oso onak jaso zituen. Gaur egun, oraindik ere, arrakasta hori jarraitzen du izaten. Eszenario atzealdeko pantaila, leiho erraldoi bat bilakatzen da eta musikari gehiago agertzea ahalbidetzeaz gain, bertatik abiatuko gara herrialde eta pertsona ezberdinak ezagutzera. Gainera, taula gaineko instrumentazio aniztasunak eta hauen sonoritate aberatsak, txalapartaren garapena sustatzeko gune berri eta egokia bihurtzen dute ikuskizun hau, urrutiko musikari eta kultur anitzen topagune bilakatuz. Kontzertu multimedia berritzaile honek, esperimentazioa eta fusioa lantzeaz gain, herrien arteko elkartasuna eta kulturartekotasuna ditu hizpide. Ikuskizuna taldeak soilik eskaini dezake edota gonbidatutako musikariaz lagundurik ere. Hauek lirateke: Hosoo mongoliar musikaria, Transmongolian taldeko liderra eta Khoomi kantu armonikoa abestu eta Morin Khoor mongoliar instrumentu tradizionala joko lukeena.

Aziza Brahim abeslari saharauiarra zeinek “tabal” deritzoten perkusiozko musika tresna ere joko lukeen. Kontzertu batzuetan Ouafaa Aouttah abeslari bereberra ere egon da artista gonbidatu gisa.

 

FITXA ARTISTIKOA

Musikariak: Harkaitz Martinez de San Vicente, Igor Otxoa, Mikel Ugarte, Iñigo Egia, Juanjo Otxandorena, Ritxi Salaberria, Mixel Ducau

Argien diseinua: Carlos Salaberri

Soinuaren diseinua: Mikel F Krutzaga

 

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago