Kalakan

Lehen doinuan, giroa emana da. Argia samina, apainketa neurritsua, arreta guztia hirukotena eta bereziki bere musikari ematen a zaio. Madonna kantarixa ospetsuarekin bizi esperientziaren ondotik eta hastapeneko ildo beretik, Kalakan taldeak publikoarekin duen harreman intimoari lehentasuna eman nahi izan dio. Nolabaiteko arriskua hartuz, ustegabekoa eta naturaltasunari lekua utziz, Kalakan taldeko kideek taula zuzendaritza soil baten apostua egiten dute, musikak daraman sentsazioen inguruan entzuleak eta musikariak bilduz.

90 minutuz Thierry, Jamixel eta Xan ahotsak eta perkusio soilekin soinean kasik biluzirik agertzen dira. Hiruek XVI. mendeko kantuak emaiten dituzte, edo gaurko olerkarien textoak ahots hutsez edo danborrekin batera kantatzen. Sehaska kantu baten ahots eztiak jotaren ahots harroak kurutzatzen ditu.

Musika moldaketek entzuleak Nafarroko Herriberatik Xiberoko ibarrerat, edo Rio de Janeiro, New York, Londres, Roma, Amsterdam hirietatik gaindi eramaiten dituzte. Kalakan taldearen kontzertuan dena hor da, beharri ondoan edo begi bistan ; Aise da, gozatzea besterik ez dugu.

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago