Herritmo

HERRITMO oreka kontzeptutik abiatuta dantza, musika, kantua eta herri kirola eszenaratzen dituen ikuskizuna da. Oreka TX musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egin nahi izan dute erronka berri honetan. Taula gainera elementu tradizionalak ekarriz, proposamen garaikide bat plazaratzen dute. Horren harira , ikuspegi artistiko batetik landu dira herri-kirolak, beren mugimenduak koreografia bihurtuz eta gure baserrietako lanabesak, soinu tresna modura baliatuz. Esanahi eta balio etnografiko kalkulaezina duten adierazpide hauek plazatik antzokira eraman nahi izan dira, eszenografia, akustika, argiztapen eta jantziak zainduz. Begirada berri honen helburua ez da herri-kirolen izaera ezertan aldatzea edo ordezkatzea, baizik eta adierazpide horiei beste ikuspegi batetik begiratzea gogoeta egiteko eta haien inguruan interesa pizteko.

 

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza artistikoa: Hansel Cereza eta Harkaitz Martínez de San Vicente

Zuzendaritza eszenikoa: Hansel Cereza

Koreografoa: Jon Maya (Compañía Danza Kukai)

Dantzariak: Jon Maya, Nerea Vesga, Nagore Indakoetxea, Urko Mitxelena (Kukai Dantza Konpainia) Noemi Viana eta Ane Anza

Musikariak: Mikel Ugarte, Harkaitz Mtnez de San Vicente, Iñigo Egia, Juan Jose Otxandorena eta Mixel Ducau (Oreka TX)

Ahotsak eta perkusioak: Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau (Kalakan)

Soinu diseinua: Mikel Fernández

Argiztapen diseinua: Lluis Martí

Produkzio zuzendaritza: Nerea Ganzarain

Produkzioa: Txalap.ART Ekoizpenak

 

Herritmo

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago