Gure musikari handiak

“Gure Musikari Handiak” euskal herri-musikaren pertsonaia ospetsuenetako batzuk berreskuratzen dituen kale ikuskizun bat da. Diziplina anitzeko proiektu bat da, bertan Les Grandes Personnes konpainia frantsesak euskal musikari profesionalekin batera lan egin duelarik. Kale ikuskizun honek Euskal Herriko ondare kultural eta musikalaren bost pertsonai historiko berreskuratzen ditu.

 

Egun, herri musikaren tradizioa ezin genuke ulertu beraiek egindako ekarpenik gabe. Gure herri musikaren ezinbesteko kate begiak izan ziren eta beraien lanari esker gaur egun Euskal Herriko folkloreak bere tradizioaren jatorria ulertu eta geroa eraiki dezake. Ikuskizun honek, balio handiko ondare kulturala utzi ziguten bost musikariak berpizten ditu. Euskal tradizioaren ordezkari diren bost musikari hauek XXI. mendera datoz ikuskizun honi esker. Ikuskizun ibiltari honek, 40 urte atzera eginaz kaleak hartzen dituen errepertorio herrikoi bat aurkeztuko du, gaurkotasunez lagunduriko soinu banda batek alaituta. Proiektu honek Les Grandes Personnes konpainia frantsesak Euskal Herrian egin duen egonaldi bat barneratzen du. Haiekin batera gaur egun euskal herri-musikaren erreferenteak diren musikariak gogorarazten dizkiguten erraldoiak sortu ditugu. Maurizia panderoarekin, Leon albokarekin, Fasio trikitiarekin eta Pello Zuaznabar eta Ramon Goikoetxea txalapartarekin.

 

FITXA ARTISTIKOA

Sustatzaileak: Oreka TX eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia.

Gidoia: Patxo Telleria/Imanol Agirre

Arratia tailerren koordinatzailea: Josu Camara (Kukubiltxo)

Musikariak: Yurena Perez, Ekain Iurrebaso, Pablo Zaratiegi & Mintxo Garcia (Aittite Ttakun) eta Josu Aurrekoetxea.

Zuzendaritza artistiko eta musikala: Harkaitz Martinez de San Vicente (Oreka Tx)

Aktoreen zuzendaritza: Imanol Agirre

Txotxongiloak eraikitzea: Les Grandes Personnes y Ficticis

 

 

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago