Distric Zero

Goizero bezala, Maamun-ek bere dendako atea zabaltzen du. Kontenedore zuri txiki bat da.
Haren ondoan beste kontenedore berdin bat dago. Eta gero, beste bat, eta beste bat.
Horizontea milaka kontenedore berdinek osatzen dute. Munduko errefuxatu kanporik handienean gaude, Zaatari, Jordanian. Bere dendan mugikorrak konpontzen dira.

Maamun bezeroei kasu egiten hasten da. Mugikorreko memoriek haien iraganeko Siriako bizitzako irudiak dituzte: zoriontasuna, egunerokotasuna, familia bizitza. Eta  ondoren gerra, suntsiketa, beldurra, ihesa. Maamunek irudiak eta soinuak berosatzen ditu, edukiak berreskuratzen ditu, bateriak kargatu, bere bizilagunek orain  Siriarekin duten konexio bakarra konpontzen du. Karim bere lagunarekin batera, zerbitzu bat gehiago eskaintzea erabaki dute, mugikorretako irudiak inprimitzea. Egunerokotasunaren bitartez, bizilagunekin eta lagunekin izandako elkarrizketetatik, zeraz ohartzen gara, inork ez duela gerra inprimitu nahi, errefuxatu baten identitatea haratago dagoela. Siriar identitaearekin oroitu nahi dira, identitate siriarra azpimarratu nahi dute, pertsona identitatea. Egunero Maamun-en dendan inprimitzen diren argazkiak zalantzan jartzen dute ez soilik errefuxatuen identitatea, baita gurea ere.

Nortzuk gara? zergaitik gaude hemen?non jaio ginen, non hilko gara?  Distric Zero Arena Comunicacion eta Txalap.art ekoizetxeek produzitutako film dokumentala da. Oxfan Internatioan eta ECHO, “Direccion General de Ayuda Humanitaria de la Union Eurorpearen” laguntzarekin, hasieratik gogor inplikatu zirenak bai produkzioan,   bai promozioan eta bait banaketan.

Hurbilago

Hurbildu zaitez, ikusi eta entzun!

Ikuskizun gehiago